domingo, 27 de septiembre de 2015

Berriro hasten

Urteak dira ez nuela horrelakorik nire barruan. Lehen aldiz duela aspaldi, idazteko inspirazioa sentitzen dut berriro. Istorio eta ipuin laburrak, ia iñorri kontatuko ez nizkiokeen hausnarketak.

Tamalez, hau ez dator dohainik. Inspirazioa gutxitan etortzen da poz eta zoriontasunetik. Bakardadea, herrimina. Tristura.

Ezin diot nire arimari kontra egin, ordea. Idatziko dut, orrialde ugari bete, eta zuzenketa ugariren ostean gutxi batzuek bakarrik ikusiko dute argia. Hemen, eta ez beste inon.

No hay comentarios:

Publicar un comentario