miércoles, 17 de febrero de 2010

2009 BELTZA (BLACK 2009 REMIX)

Euri asko egin du aurreko urteko uztailaren 15 horretatik, niri buruz ezagutzen ez zuen zerbait aurkitu nuenean.

Harrezkero, gauzek egin dute okerrera eta hobera, baina kasualitatez, gauza txar gehiago gertatu dira onak baino, edo txarrek leku berezia merezi dute nire buruan.

Eta zergatik hori?

Aurretik horrelakorik ez zaidalako inoiz gertatu, nahiz eta batzuek esperientzia gehiago izan gauza hauetarako, axola ez zaidana, baina bitan emozionatu nintzen, eta bitan eraman nuen zartakoa aurpegian. Kriston zartakoa, baina bigarrenak ez zuen gertatu behar izan, bera izan zelako behar bezain argia hitzik esan gabe. Mezua harrapatu nuen: ez zaitut interesatzen. Ondo, ulertu nuen eta gainetik pasa nuen, baina aste batzuk geroago, nere lagun bati esan zenion niri esateko belauna hautsi zenuela eta ospitalean zeundela. Horrek ekarri zuen bigarren erorialdia.

Eta nola erantzun zenion honi?

Denek, nik izan ezik, espero zuten bezala, BERRIZ ERE ez zenuen hitzik esan, ezta nire burua berriro aitortu nuenean ere. Oraindik mutu. Beraz, erabaki bat hartu dut: ez naiz hasi izen berri bat erabiltzen eta pentsakera aldatzen hobera zugatik hirugarren aldiz erortzeko. Ez dut uste hirugarren bat egongo denik, baina ezingo dut esan garaia iritsi arte, baina ez zait axola iristen ez bada; ardura bat gutxiago, nahikoak badauzkalako dagoeneko. Beraz, zu bigarren mailako ardura zara orain niretzat. Ez dakit berriz maitemindu zaren, eta zorte onez, ez zait inporta bigarren maila hori hirugarren, laugarren edo gehiago egiten den, zu ahazteko. Orduan amaituko da 'zu eta ni'. Bakarrik egongo zara 'zu' eta egongo naiz 'ni'.

Orain beste ardura batzuk ditut: inoiz baino azterketa gehiago suspenditu ditut, eta horrek esan nahi du aldaketa bat behar dudala, eta hasi da: itxura-aldaketa gertatu da, eta pentsakera aldaketa ari da, baina ondo aterako dela uste dut. Ondo ateratzen baldin bazait, nire bizitza osoak hobera egingo du.

Baina istorioa amaitu gabe dago, urtea ere ez delako amaitu, eta geratzen diren dozena bat egunetan asko gerta daiteke, beraz, hobeto erne egon,

Hala ere, abenduaren 18an nire zorteak 180ºko bira eman zuen. Eta ikusiko da urte amaieran....

Urte amaiera iritsi eta joan egin da, eta onartu behar dut hirugarren erorialdo hori iritsi eta besteak bezala amitu zela, akats berbera egin nuela berriro ere.

n.e.r.o. naiz, 2009 Beltza zen hau, eta hau izan da dena.

Gabon eta agur

No hay comentarios:

Publicar un comentario